Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Zentroetako jarduerak Hasi > Aktualitatea > Zentroetako jarduerak > UDALEKUAK ATEGORRIETA ZENTROAN

Zentroetako jarduerak

UDALEKUAK ATEGORRIETA ZENTROAN

2019/07/17 • - Donostia - Ategorrieta Zentroa • Zerbitzuak - Etxebizitza

Aurten 3 udaleku ezberdin antolatu ditugu.
Gure lehen helmuga Benidorm izan zen. Lehen txanda hori PZP (Pertsonan Zentratutako Plana) duten artatutako pertsona batzuekin adostutako xede pertsonalak aintzat hartzeko helburuarekin antolatu zen. Maiatzean joan ziren, eta bertan egon ziren Iñaki, Imanol eta Ana Mari, Belén eta Anerekin. Intentsitate handiko eta dibertsioz beteriko bost egun izan ziren, eta aukera izan zuten Mundomarrera eta hondartzara joateko, dantzan ibiltzeko eta beste hainbat ekintza egiteko.
Bigarren helmuga Nafarroa izan zen eta Mirenek, Jose Angelek, Iban Iturraldek eta Mª Eugeniak Lizarratik oso gertu dagoen Villatuerta izeneko herriko eguraldiaz eta inguru hartan egindako jarduerez gozatzeko aukera izan zuen ekainaren 18tik 20ra bitartean, Juli eta Martarekin batera.
Azkenik, uztailaren 1etik 5era Zurukuainen (Nafarroan) egon ziren Ana Belén, Jose Mª, Juan Mª Kortajarena, Lourdes, Maite, Nerea, Juan Mª Alduncin, Jesús, Arantza eta Miguel Angel, Malen, Lucia eta Ainhoarekin. Udaleku horietan, egokituta eta artatzen ditugun pertsonentzat oso ondo prestatuta dagoen udaleku etxeko lasaitasunaz, igerilekuaz eta aire zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Irudi-galeria

Benidorm Argazki 2

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus