Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > FINLANDIAKO COLLEGE DIAKONIA ZENTROKO LANGILE BATEN BISITA EGOGAINEN

Berriak

FINLANDIAKO COLLEGE DIAKONIA ZENTROKO LANGILE BATEN BISITA EGOGAINEN

2019/05/07

Gaur bisita berezi bat izan dugu: fisioterapeuta bat etorri zaigu, Finlandiako College Diakonia zentroan desgaitasun intelektuala duten erabiltzaileekin lan egiten duena. Mekako bi irakaslerekin batera etorri da. Zentro horrekin urtero-urtero lan egiten dugu, praktika-programan.

Heli Ramula profesionalak interesa agertu du gure lan egiteko moduarekin, antolaketarekin... Bere esanetan, oso antzekoa bere lantokian dutenarekin. Gustatu zaio gure erabiltzaileak agurtzea, eta gaitasun sozial ederrak erakutsi dituzte, gainera.

Gure eguneko zentroa ezagutu eta informazioa trukatu ostean, guztiok elkarrekin kafetxo bat hartzeko astia hartu dugu, adiskidetze-giroa indartzeko eta, hala, etorkizunean elkar ikusten jarraitu ahal izateko.

Irudi-galeria

VE1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus