Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN JARRAITZEN DU ULIAZPIK

Berriak

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN JARRAITZEN DU ULIAZPIK

2019/09/19

Maite Peñak, Gizarte Politiketako diputatu eta Uliazpi erakunde autonomoaren lehendakariak, eta José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko diputatuak, lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, Gipuzkoako Foru Aldundian. Hitzarmena sinatuta, energiaren aurrezpena eta energia berriztagarrien erabilera bultzatuko dituzte Gizarte Politiketako eta Ingurumen departamentuek. 

Ingurumen Departamentua energiaren arloko hainbat jarduera egiten ari da azken urteotan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinetan energiaren aurrezpena eta energia berriztagarrien erabilera sustatzera zuzenduak. Departamentuak abiarazitako jardueren artean badaude honako hau lortu nahi dutenak: zentro, eraikin eta instalazio guztietan energia sistema eta teknologia garbiak, eraginkorrak eta berriztagarriak instalatzea. Erabiltzen den energiaren kopurua txikiagotzea eta eraikinetan energia berriztagarriak ezartzea aztertzeko asmoz, azterlan bat burutu da, energia sortzeko aukera desberdinak –Uliazpiko Zubieta Zentroko energia eskaria bete dezaketenak– ezagutu nahian.

Soluziobide guztiak batera aztertu ondoren, Zubieta Zentroko igerilekuko aire girotuaren instalazioa aldatzea erabaki da. Horrela, igerilekuaren instalazioetako konforta hobetu nahi da, energiaren aldetik eraginkorra izan dadin. Aurreikusten denez, energiaren urteko aurrezpena 10.000 kWh izango da, eta CO2-ren emisioei dagokienez, urteko 3,6 tona gutxiago isuriko dira.

Uste denez, gauzatzeko epea hiru hilabetekoa izango da, eta kostu osoa Zubieta Zentroan –ezarritako aurrekontuaren arabera– 66.137,27 euro. Zenbatekoaren % 50 Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Uliazpik finantzatuko du.

 Bestalde, Maite Peña diputatuak azpimarratu duenez, hitzarmena sinatzeak, “energia eraginkortasuna hobetzeaz gain, Uliazpiko baliabideen erabiltzaileen ongizatea lortzen lagunduko du. Gizarte Politiketako Departamentuarentzat ezinbestekoa da erabateko zaintza eta arreta eskaintzea, kalitatezkoa eta pertsona bakoitzaren beharrei eta berariazko eskaerei erantzuten diena. Bide horretan, oso positiboki baloratzen dugu gaurko hitzarmena sinatuz ematen dugun urratsa, hain zuzen, lortu nahi dugun helburua betetzea ekarriko duelako: Uliazpin, adimeneko ezgaitasuna duten pertsonei erabateko arreta ematea”.

Irudi-galeria

EE1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus