Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > UDALEKUAK VALTIERRAN...

Zerbitzuak


2010/10/28

UDALEKUAK VALTIERRAN (NAFARROA)

Irailaren amaieran, Bergarako Zubillaga Dk. Zentroaren azken udalekuak antolatu genituen Nafarroako Valtierra herrian. Juanjok, Javik, Hectorrek eta Julianek osaturiko taldeak gozatu zuen udaleku hauekin, Oihana eta Rakel zaintzaileek lagunduta.

Taldeak Valtierrako landa-haitzuloetan hartu zuen ostatu. Antzina, bertakoek etxebizitza partikular gisa erabiltzen zituzten haitzulo horiek.

Astean zehar hainbat txango egin genituen: Errege Bardeetara, Oliteko Gaztelura, Tuterara, etab. Azkenik, jarduera berezi gisa, Errioxako Rincón de Soto herrira joan ginen, futbol-zelai berria inauguratzen zutela eta, Real Sociedad taldeak bertako taldearen kontra jokatu zuen partida ikustera.

Udalekuetako unerik onenen argazki batzuk uzten dizkizuegu.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus