Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > HONDARRIBIKO ALARDEA...

Zerbitzuak


2012/09/17

HONDARRIBIKO ALARDEA.

Irailaren 1ean, bisita eder bat izan genuen Zubieta zentroan. Gora Gazteak Konpainia, lehen aldiz, gure zentrora etorri zen Hondarribiko Alardearen entsegua egitera. Antxonek sortua izan zen ekimen hori, izan ere gure langile honek konpainia horretan parte hartzen baitu. Adin desberdinetako 25 lagunek osatutako talde bat etorri zen, kantinera eta guzti, eta giro alaiaz bete zuten arratsaldea, hainbat orduz gure zentroko korridoreetan barrena desfilatuz. Jakina, askari bat eskaini genien eta lore-sorta eder bat kantinerari, bisita zoragarri hori eskertzeko, eta espero dugu azkena ez izatea eta hurrengo urteetan ere beren konpainiarekin gozatu ahal izatea.

Irudi-galeria

argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus