Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > ABUZTUA ZENTRO ZUBIE...

Zerbitzuak


2015/09/30

ABUZTUA ZENTRO ZUBIETAN

Aurten abuztua giro onean igaro dugu Zubieta Zentroan, jarduera ugari egin ditugu eta asko gozatu dute horiekin.

Eguraldiak lagundu digu eta Hendaiako eta Hondarribiko hondartzetara joateko aprobetxatu dugu, eta uzten diguten lekua eta egiten duten lana eskertu nahi dizkiet honen bidez.

Aurten berriro ere su artifizialak ikustera joan gara Miramar Jauregira; leku paregabea da Donostiako Aste Nagusiko egun horietan gozatu ahal izateko.
Hipikako jardueraz gozatzeko aukera ere izan dugu, eta irteera ugari ere egin ditugu kanpora: merenderoetara, hurbileko herrietara... eta ugari izan dira baita ere zentroan bertan egin ditugun jarduerak.

Eta ez dugu inolaz ere ahaztu behar “Gora Gazteak” konpainiak Hondarribiko jaiak izateagatik abuztuaren amaieran egin zigun bisitaldia; berriro ere eskerrak eman nahi dizkizuegu jai-giroa hurbildu eta jaietako partaide egin gaituzuelako, eta hori eginez berriro ere zirrara eragin diguzuelako.


 

Irudi-galeria

ACZ1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus