Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > TXOTXONGILOAK ENGLIS...

Zerbitzuak


2016/06/22

TXOTXONGILOAK ENGLISH SCHOLL ETA TOPIC-ekin

Ekainaren 10ean, ostirala, bisita oso berezia izan genuen Donostia Zentroan, izan ere, “English Scholl” Ikastetxeko ikasle-talde bat ekimen oso interesgarria azaltzera etorri zitzaigun. Haiek, Tolosako Topic-ekin lankidetzan, 3 minutu inguruko iraupena duten antzezpen labur batzuk prestatu dituzte esku-txotxongiloekin, eta guretzat antzeztera animatu ziren. Goiz oso dibertigarria igaro genuen, lehenengo zatian era askotako gaien antzezpenak eskaini zizkiguten, eta bigarrenean, ikasleak gure neska-mutilekin eseri eta txotxongiloak nola erabiltzen diren erakutsi zieten. Gutun honen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu bere denbora gurekin partekatu zuten gazteei eta horien irakasleei.

Irudi-galeria

txontxongiloak

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus