Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > ZUBIETAN BERRIKUNTZA...

Zerbitzuak


2019/03/14

ZUBIETAN BERRIKUNTZAK DITUGU: BIDEGORRIA ETA ATE BERRIA

Hilabete batzuetan obrak izan ditugu, kamioien joan-etorriak, garabiak… Eta horren ondoren, astelehen honetan inauguratu da Hondarribian Jaizubia-Amute bidegorria, Zubieta Zentroaren aurretik igarotzen dena. 

Bizikleten eta oinezkoen bidegorria da. 1.385 metroko luzera du, eta Amuteko auzoa lotzen du Bidasokoa Ospitalera sartzeko biribilgunearekin. 

Orain seguruagoa da sarbidea, oinez nahiz bizikletaz, eta badirudi jende asko ibiliko dela bertan; izan ere, irekita daraman bi egunetan, oinezko eta txirrindulari ugari ikusi da bide honetan.

Bestalde, sarrerako ate berria inauguratu dugu Zentroan… Aurrekoak hogeita hamabost urte zituen; hori asko da ate batentzat, eta horrelakoetan berritu beharra egoten da. Hala ere, orain aurretik txirrindulari eta oinezko ugari igarotzen da, eta kontu handiz ibili behar da ibilgailuekin sartzeko eta ateratzeko orduan.

Irudi-galeria

ARGASKI 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus