Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

AKTUALITATEA

ZAINTZAILEAREN LAN-POLTSA DEIALDIA

24/08/2020

     ZAINTZAILEAREN LANPOSTUETAN SORTZEN DIREN ZERBITZU BEHARREI ALDI BATERAKO IZAERAZ ERANTZUTEKO LAN-POLTSA ZABALTZEKO ETA/EDO ZERRENDAK EGUNERATZEKO PROZESUEN DEIALDIA.        

      Oinarriak 

      Bete beharreko inprimakiak:

     - Eskaera

     - Merezimenduen alegazio inprimakia.

     Udalerria aukeratzeko inprimakia.

      (GARRANTZITSUA: ikusi oinarrietan eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa)

     OHARRA: 4. oinarriaren 1.f), 4.3 eta 4.4 puntuetan, eskaerak toki hauetako batean aurkeztuko direla adierazten da: Uliazpiko erregistroa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentrala, Gipuzkoako udal eta erakundeetako erregistro orokorrak, aipatzen direnak, autonomia erkidegoetako erregistroak eta/edo postetxeak. Hala ere, osasuna babeste aldera, eta COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko Uliazpin hartutako higiene eta osasun neurriak direla eta, instantziak edo eskaera orriak merezimenduen inprimakiarekin eta zentroa aukeratzeko inprimakiarekin batera aurkeztuko dira, guztiak behar bezala beteta eta sinatuta, eta NAN agiriaren fotokopia erantsita; era berean, alegatzen diren baldintza eta merezimenduen egiaztagiriak aurkeztuko dira, baita dagokion banku erakundeak emandako ordainagiri edo frogagiria ere, hautaketa prozesuan parte hartzeko ordaindu beharreko zerbitzuen tasa ordaindu dela adierazten duena; agiri guztiak eskaneatuta, posta elektronikoz bidaliko dira, honako helbide honetara: uliazpi@gipuzkoa.eus, gaian "Zaintzaileen Lan Poltsa" adierazita. Oinarrietako 3.1 c puntuan, honako titulazio hau ere gehitu behar da: Gizarteratzeko Goi mailako Teknikari tituloa.

     

      Informazio gehiagorako:

      Nerea Basurko Aizpuru

      ULIAZPI  

      943 00 50 90 / 943 00 45 91

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus