EUSKARA IKASTAROAK: 2026 UDA

EUSKARA IKASTAROAK: 2026 UDA

 

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak udaldian (uztaila, abuztua, iraila) euskarako ikastaroak egin nahi dituzten langileentzako deialdia egin du.

  • Udako ikastaro bat eskatu ahal izateko, aldez aurretik IVAPeko deialdien bidez ikastaroren bat egina izan behar du langileak eta, beraz, ikasprozesua hasia.
  • Ikastaroak HABEk araututako ikastaro modulua izan behar du eta aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntza bidezkoak izan daitezke.
  • Iraupenari dagokionez, ikastaroa aurrez aurrekoa bada, gutxienez 80 ordukoa izan behar du eta, autoikaskuntza bada, gutxienez 70 ordukoa.
  • Deialdia eta barnetegien zerrenda Interneten eskura daitezke helbide honetan: http://www.ivap.euskadi.net/r61-euskera/eu
  • Eskaerak erregistro elektroinko bidez aurkeztu behar dira (inprimakia uliazpi.euskara@gipuzkoa.eus helbidean eskatu). 
  • Eskaerak aurkezteko azken eguna Uliazpin 2026ko ekainaren 1a izango da.

Argibide gehiago nahi izanez gero: uliazpi.euskara@gipuzkoa.eus edo 943 004 582.