Donostia Zentroan ditugu adin txikikoentzako zerbitzuak, eta helduei zuzendutakoetatik bereizitako funtzionamendua dute:
Etxebizitza batean harrera egiteko premiak betetzeko xedatua, adimen-urritasuna duten adin txikikoei arreta integrala eskaintzen die, baldin eta beren premiak familia barruan betetzerik ez badute.
Une jakin batean babesik gabeko egoeretan daudenei edo atseden-premia dutenei eskaintzen zaizkie, horien senitartekoei edo tutoreei laguntzeko helburuarekin.