Uliazpiren Eguneko Zentroen helburu nagusia arreta pertsonalizatua eskaintzea da, “pertsonaren araberako plangintzan” oinarritua, eta horren bidez bizi-kalitatearen dimentsio ugariak lehenetsi eta zehazten dira bakoitzaren behar eta lehentasunen arabera.
Egunean zehar, erabiltzaile bakoitzak hainbat ekintzatan parte hartzen du bere ahalmen, aukera eta beharren arabera (jarduera terapeutikoak, aisialdikoak, prestakuntzakoak, etab.)
Eguneko Zentroak eguneko arreta eskaintzen dute, 10:00etatik 17:00etara, irailetik uztailera (zenbait opor-garai izango dira Eguberrietan, Aste Santuan eta abuztuan).
Eguneko Zentroa beste era bateko zerbitzuekin bateragarria da, esate baterako, Atseden Zerbitzuarekin, eta familiek eta erabiltzaileek eduki ditzaketen premia eta eskakizunetara egokitzen da.