Etxebizitza

Etxebizitzan, pertsona bakoitzak arreta pertsonalizatua jasotzen du, “pertsonaren araberako plangintzan” oinarritua, eta horren bidez bizi-kalitatearen dimentsio ugariak lehenetsi eta zehazten dira (ongizate fisiko nahiz emozionala, garapen pertsonala, harremanak eta gizarteratzea, aukerak eta erabakiak hartzea...) bakoitzaren behar eta lehentasunen arabera.

Etxebizitza-zerbitzuak arreta orokorra eskaintzen du, eguneko 24 orduetan urteko 365 egunetan zerbitzu hori bermatuz, zerbitzuaren pertsona erabiltzaile direnen bizi-kalitatea sustatzeko helburuz.

Etxebizitzen dinamika eta egitura fisikoa pertsona erabiltzaileak beren etxean baleude bezala sentitzeko pentsatuak daude, norberak bere etxea izan eta bertako sentitzeko helburu hori errealitate bilakatuz. Era horretan, profesionalen erritmoa eta esku-hartzea pertsona erabiltzaile bakoitzaren premietara egokitzen da, haien ongizateari eta bizi-kalitaterik onenari lehentasuna emanez.

Egunean zehar, erabiltzaile bakoitzak hainbat ekintzatan parte hartzen du bere ahalmen, aukera eta beharren arabera (jarduera terapeutikoak, aisialdikoak, prestakuntzakoak, etab.)