Familiak

Orientabidea eta kontsultak

Gure zerbitzuari buruzko orientabidea emango dizun informazioa zure eskura jarri nahi dugu, eta era berean, ULIAZPIn sartzeko zer egin behar den jakingo duzu. Gainera, kontsultaren bat egin nahi badiguzu, jar zaitez harremanetan gurekin

AU eta laguntza premia orokorrak eta handiak dituzten pertsonentzat eta beren familientzat.

 

  • Etxebizitza
  • Eguneko arreta
  • Aldi baterako atseden-egonaldiak
  • Adin txikikoen zerbitzua
  • Familiei laguntzea

 

15/2015 Foru Dekretuak erabiltzaileak egindako ekarpen ekonomikoa arautzen du.

 

Zerbitzu zentralak Donostian daude. Gurekin harremanetan jartzeko telefonoa 943 00 50 90 da.

Zurekin hitz egingo duen pertsona gizarte-langilea izango da, bera baita informazio pertsonalizatuagoa (zerbitzuak erabiltzen hastea, informazioa, aholkuak...) nahi duten familiekin lehen harremana izaten duena.

 

Pertsona bakoitzarentzat zerbitzu egokiena erabakitzeko eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuak du.

Gehienetan eskaera udalerri bakoitzeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez egiten da. Nolanahi ere Uliazpik lagun diezazuke kudeaketa horiek guztiak egiten. Horretarako jar zaitez harremanetan gizarte-langilearekin.

Egoitza-zerbitzua edo eguneko zentroaren kasuan, beharrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundia izatea pertsona hori Uliazpira bideratu duena. Horregatik, nahiz eta familiak egun ez izan zerbitzuen beharrik, orientabidea izapidetua izan dezake, zerbitzuren bat behar duen unean sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin.

 

Uliazpik plaza kopuru jakin bat du familiako larrialdi-egoerei edo atseden-beharrei erantzuteko. Zerbitzu hori kudeatzea gizarte-langilearen zeregina da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan berarekin.

  • Uliazpiren zerbitzuak
  • Dirulaguntzak Nork kudeatzen ditu. Nora joan behar dut. Zer baldintza bete behar dira.
  • Laguntza teknikoak. Nork kudeatzen ditu. Nora joan behar dut. Zer baldintza bete behar dira.
  • Beste batzuk. Arreta pertsonalizatua.