Irisgarritasuna
"Webaren boterea bere unibertsaltasunean datza. Guztien sarbidea funtsezko alderdia da, desgaitasuna edozein dela ere " — Tim Berners-Lee, W3Cko zuzendaria (Word Wide Web Consortium) —.
Irisgarritasuna da informazioa inolako mugarik gabe eskuratzea, urritasunagatik, desgaitasunagatik edo minusbaliotasunagatik. Asko dira gure orrialdeetako informazioa gureak ez diren testuinguruetatik eskuratzen duten pertsonak, izan ere...
- Entzumen, ikusmen eta mugikortasun-arazoak izan ditzakete.
- Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak izan ditzakete.
- Agian ezin dute teklatua edo sagua erabili.
- Testu bakarreko irakurgailu bat, pantaila txiki bat edo konexio motel bat izan dezakete.
- Etab...
Irisgarritasuna ez da soilik desgaitasuna duten pertsonentzat interesgarria, webgunerako sarbidea hobetzen baitu, oro har. Web diseinu erabilerrazak (urritasunak dituzten pertsonek web orriarekin hautemateko, ulertzeko, nabigatzeko eta elkarreragiteko aukera izan behar dute) diseinu hobea lortzen laguntzen du, baita desgaitasunik ez duten erabiltzaileentzat ere.
Horretarako, gure irisgarritasun-gidalerroak honako hauek dira:
Testu-nabigatzaileak edo pantaila irakurtzen duten nabigatzaileak erabiltzen dituzten erabiltzaileek orri bakoitzean goiburuak, menuak eta abar irakurri beharrik izan ez dezaten, estekak sortu ditugu atal horiek gainditu eta zuzenean menuetara edo orriko edukira sartzeko.
- WAI (Web Accessibility Initiative) protokoloko WCAG (Web Content Accessibility Guidelines) arauak betetzea, AAA mailan orrialde estatikoetan, eta AA mailan eduki dinamikoko orrietan (albisteak eta egindako jarduerak). Arau horiek mundu osoan daude indarrean, eta W3Ck (World Wide Web Consortium) Interneteko estandartzat ditu ofizialki.
- Aipatutako jarraibideak betetzen direla egiaztatzea, Web Erabilerraztasunaren Testaren (TAW) bidez. Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak sustatutako tresna da, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean xedatutakoaren arabera.
Jakina, badakigu atari honen irisgarritasuna hobetu daitekeela eta horretarako lan egiten dugu. Ahalegin horretan laguntzera gonbidatzen zaitugu, zure iruzkin edo iradokizunekin esteka honen bitartez.
Web orriko nabigazioa arintzen duten teklatu-lasterbideak gaitu ditugu. Lasterbide horiek erabili ahal izateko, teklen konbinazioa erabili beharko dugu:
- Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla: ALT + Teklatuko lasterbide-tekla
- Internet Explorer 5 edo aurreratuagoak: ALT + Teklatuko lasterbide-tekla + ENTER
- Opera: Mayúsculak + Esc + Teklatuko lasterbide-tekla
- MacOS: CONTROL + Teklatuko lasterbide-tekla
Jarritako lasterbideak hauexek dira:
- s Web orriaren eduki nagusira doa
- 0 Hasierako orria
- 1 Orriaren erabilerraztasuna
- 2 Web gunearen mapa
- 3 Harremanetarako orria
- 4 Letra-tamaina handitu
- 5 Letra-tamaina txikitu
- 6 Albiste eta berritasunen zerrenda ikusi
- 7 Uliazpiren zerbitzuen orria
- 8 Uliazpiren zentroen orria
- 9 Helbide eta telefono guztiak
Testuak ahalik eta modu erosoenean irakurri ahal izateko, letra-tamaina aldatzeko aukera ematen dugu. Letra-tamaina aldatzeko zure nabigatzailean tamaina handiagoa edo txikiagoa hautatzeko aukerak erabil ditzakezu, edo bestela, errazago egiteko, goiko barrako -A eta A+ botoiak erabili.
Aukeratutako letra-tamaina bisitaturiko gainerako orrialdeetan ere mantenduko da eta nahi duzunean alda dezakezu.