Nor gara

MISIOA, IKUSPEGIA, BALIOAK

Uliazpi erakunde publikoaren helburua Adimen urritasuna duten pertsonen eta beren familien Bizi Kalitatea garatzen laguntzen duten zerbitzuak eta laguntzak eskaintzea da. Horretarako, erantzun orokor eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, irizpide etikoz, eraginkortasunez eta berrikuntzaz, erabiltzaileen, beren familien eta erakundeko langileen gogobetetasuna bilatuz eta sozialki arduratsua den erakunde gisa jokatuz.

Adimen urritasuna duten pertsonen eta beren familien premia eta eskakizunei erantzungo dieten irtenbide orokorrak eskaintzen entitate erreferente izatea, betiere bikaintasunaren, eraginkortasunaren, pertsonekiko konpromisoaren eta iraunkortasunaren irizpideetan oinarrituta

Orientabidea erabiltzaileari eta bere familiari:

Uliazpik zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen ditu Adimen urritasuna duten pertsonen Bizi Kalitatearen garapena lortzeari begira, errespetutik eta konpromiso etiko batetik, enpatiarekin eta tratu duina eta beroa emanez eta modu pertsonalizatuan eta pertsona berarengan oinarrituta. Bere eskubideak erabat gauzatzea bultzatzen du eta bere bizitza-kalitatearen proiektua ahalik eta gehien gauzatzea. Pertsonaren ongizatearen eta garapenaren alde egingo du beti eta horren familiakoen konfiantza eta segurtasuna lortzeko egingo du lan.

Konpromisoa eta Parte-hartzea:

Uliazpik erabateko konpromisoa du Adimen urritasuna duten pertsonen Bizi Kalitatearekin, eta bereziki laguntza-premia handienak dituztenekin. Bere lanak konpromiso etikoan eta sozialean – hizkuntza eta genero berdintasuna- oinarrituta daude, lankidetza bultzatzen du eta profesionalen eta gizarte-erakundeen talde-lana eta bere ezagutza eta esperientzia gizartearekin partekatzeaz arduratzen da.Horretarako guztirako, bere interes-talde guztien parte-hartze aktiboa eskaintzen du (erabiltzaileak, familiakoak, pertsonak, aliatuak, Aldundia, hainbat gizarte erakunde...).

Orientabidea Emaitzetarako eta Aldaketarako:

Uliazpik bere helburuak lortzea bilatzen du, une bakoitzean dituen baliabideak optimizatuz, efikazia, eraginkortasuna eta iraunkortasuna aplikatuz, bere kudeaketan bikaintasun-maila gero eta handiagoak bilatuz, bere interes-taldeek premietan aldaketak aurreratuz eta bere praktika guztietan berrikuntza sustatuz.

Uliazpiren gobernu- eta administrazio-organoak honako hauek dira:
1.    Gobernu Batzordea.
2.    Lehendakaria.
3.    Lehendakariordea.
 

GOBERNU BATZORDEA
Erakunde Autonomoko Gobernu Batzordea dugu Uliazpiren gobernu eta administraziorako organo gorena.
Lehendakariak –Erakunde Autonomokoa ere badenak–, Lehendakariordeak eta hamazazpi Bokalek osatuko dute. 

Gobernu Batzordeko Lehendakaria Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko Diputatua da, eta Lehendakariordea, berriz, aipatutako Departamentu horretatik Lehendakariak izendatzen duen Zuzendari Nagusia izango da. Bokalak hauek izango dira:

1.    Diputatuen Kontseiluak izendatutako hamairu.
2.    Adimen-urritasuna duten eta Uliazpik artatzen dituen pertsonen familien bi ordezkari.
3.    Atzegiko ordezkari bat
4.    Erakunde Autonomoaren Enpresa Batzordeko ordezkari bat.
 
Aipatutako Erakunde Kolektibo horietako bokalak eta ordezkariak Erakunde horiek izendatzen dituzte, bakoitzari aplikagarri zaion araudiarekin bat etorriz. Bokalen agintaldia 4 urtekoa izango da eta izendatuak izan diren kargu horretako titular gisa karguak uzten dituztenean amaituko dute nolanahi ere.

Uliazpiko Gerentzia betetzen duen pertsona izango da bertako Idazkari.

  • 2016: Erabateko Kalitatearen egiaztapena (hedapen-etapa), Plena Inclusión erakundeak emandakoa.
  • 2015: Lanean saria, Gureakek emandakoa.
  • 2013: Zilarrezko Q saria kudeaketako kalitateagatik, Eusko Jaurlaritzak emandakoa Euskaliten bidez.
  • 2011: Urteko Atzegizale saria, Atzegik emandakoa.
  • 2009: Aurrera saria, Gureakek emandakoa.
  • 2007: Diploma Kudeaketako kalitatearen konpromisoagatik, Eusko Jaurlaritzak emandakoa Euskaliten bidez.
  • 2004: Diploma Kudeaketako kalitatearen konpromisoagatik, Eusko Jaurlaritzak emandakoa Euskaliten bidez.