BERDINTASUNERAKO PLANA

BERDINTASUNERAKO PLANA

Uliazpiko Berdintasunerako Plana prestatze aldera, langileei zuzendutako galdetegia jarri genuen martxan, zuen iritziak eta ekarpenak jasotzeko.

Eskerrik asko dagoeneko parte hartu duzuen guztioi zuen denbora eta ekarpenak eskaintzeagatik. Jasotako erantzunak oso baliagarriak dira plana prestatzen jarraitzeko.

Hala ere, emaitzak ahalik eta ordezkagarrienak izan daitezen, gutxienez beste 40 erantzun jasotzea gustatuko litzaiguke.

Horretarako, galdetegia betetzeko epea urriaren 16ra arte luzatu dugu. Oraindik bete ez duzuen pertsonak animatzen zaituztegu minutu batzuk hartu eta zuen iritzia partekatzera.

Galdetegia betetzeko sakatu hemen:

https://daiteke.typeform.com/to/QRnBQu5E

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!