UDAKO EUSKARA IKASTAROAK: IZENA EMATEKO EPEA

UDAKO EUSKARA IKASTAROAK: IZENA EMATEKO EPEA

UDAKO EUSKARA IKASTAROAK: IZENA EMATEKO EPEA

Ikusi oharra

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak udaldian (uztaila, abuztua, iraila) euskarako ikastaroak egin nahi dituzten langileentzako deialdia egin du.

Udako ikastaro bat eskatu ahal izateko, aldez aurretik IVAPeko deialdien bidez ikastaroren bat egina izan behar du langileak eta, beraz, ikasprozesua hasia.

Ikastaroak HABEk araututako ikastaro modulua izan behar du eta aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntza bidezkoak izan daitezke. 

Iraupenari dagokionez, ikastaroa aurrez aurrekoa bada, gutxienez 80 ordukoa izan behar du, autoikaskuntza bada, gutxienez 70 ordukoa.

Baldintza horiek betetzen ez badira, HAEE-IVAP ez da matrikularen kargu egingo.  

Jarraibideak eta barnetegien zerrenda Interneten eskura ditzakezue: http://www.ivap.euskadi.net/r61-2362/eu/ 

Eskaerak erantsitako inprimikia bete eta Uliazpiko Zerbitzu Zentraletara helaraziz egin ditzakezue.

Eskaerak aurkezteko azken eguna Uliazpiko Zerbitzu Zentraletan 2024ko ekainaren 3a izango da.

Argibide gehiago nahi izanez gero, kudeaketa teknikariarekin harremanetan jarri: uliazpi.euskara@gipuzkoa.eus edo 943004582.