ULIAZPI AURTEN BERRIRO ERE XIV. ENPRESEN LASTERKETAN

Joan den igande honetan, maiatzak 14, Uliazpiko 4 lagunek ADEGIk antolatu duen XIV. Enpresen Lasterketan parte hartu dute.

Taldea mistoa izan da eta Ategorrieta Zentroko langileekin osatutakoa zen: Maite Blázquez, Elena Chavarri, Nerea Chaves eta Fernando Ramírez.

2023ko Enpresen Lasterketak arrakasta handia izan du parte hartzean, 500 talde baino gehiagorekin, eta giro bikaina izan da eguneko protagonista.