ZENTRO ARDURADUN LAN-POLTSA SORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA
ZENTRO ARDURADUN LAN-POLTSA SORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA
ZENTRO ARDURADUN LAN-POLTSA SORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA
Gaur, abuztuak 26, zentro arduradun lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesuaren deialdia eta oinarriak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Parte hartzeko eskaerak, eta 7.1 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak, aurkeztu ahal izango dira deialdiaren iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun balioduneko epearen barruan.
Hortaz, izen-emate epea bihar, abuztuak 27, irekiko da, irailaren 23ra arte.
Izen-emateak hautapen prozesu horretarako berariaz prestatuta dagoen inprimaki elektronikoaren bidez egingo dira, zeina eskuragarri egongo da Uliazpiko egoitza elektronikoko «Enplegu publikoa» atalean. Bertan, tasa-ordainketari buruzko informazio garrantzitsua ere aurkituko duzue.