Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2024-2025 ikasturtean euskarako ikastaroak egin nahi dituzten langileentzako deialdia egin du. Deialdia maiatzaren 20an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Eskaerak erantsitako inprimikia bete eta Uliazpiko Zerbitzu Zentraletara helaraziz egin ditzakezue.
Izena emateko garaian, arretaz irakurtzea komeni da «Uliazpi Fundazioa» organismo autonomoko langileak euskara-ikastaroetara joateko baldintzak erregulatzen dituzten arauak (Elkarlanan argitaratuak).
Eskaerak aurkezteko azken eguna Uliazpiko Zerbitzu Zentraletan 2024ko ekainaren 6a izango da.
Argibide gehiago nahi izanez gero, kudeaketa teknikariarekin harremanetan jarri: uliazpi.euskara@gipuzkoa.eus edo 943004582.