Zerbitzuak
Etxebizitzan, pertsona bakoitzak banan-banako arreta jasotzen du, “pertsonaren araberako plangintzan” oinarritua, eta horren bidez bizi-kalitatearen dimentsio ugariak lehenetsi eta zehazten dira (ongizate fisiko nahiz emozionala, garapen pertsonala, harremanak eta gizarteratzea, aukerak eta erabakiak hartzea...) bakoitzaren behar eta lehentasunen arabera.
Etxebizitza-zerbitzuak arreta orokorra eskaintzen du, eguneko 24 orduetan urteko 365 egunetan zerbitzu hori bermatuz, zerbitzuaren pertsona erabiltzaile direnen bizi-kalitatea sustatzeko helburuz.
Etxebizitzen dinamika eta egitura fisikoa pertsona erabiltzaileak beren etxean baleude bezala sentitzeko pentsatuak daude, norberak bere etxea izan eta bertako sentitzeko helburu hori errealitate bilakatuz. Era horretan, profesionalen erritmoa eta esku-hartzea pertsona erabiltzaile bakoitzaren premietara egokitzen da, haien ongizateari eta bizi-kalitaterik onenari lehentasuna emanez.
Bai Bergarako etxebizitzak eta bai Donostia, Zubieta, Fraisoro eta Ategorrietako zentroek Jangela Zerbitzua dute, sukaldaritzarako instalazioak bertan dituztela, eta beraz, bertan prestatzen da egunero pertsona erabiltzaileentzako janaria, eta halaber, elikadura-laguntzarako zerbitzu bat ere badago, bertako dieta artatuen premietara egokitu ahal izateko: elikagai erdi-solidoak, irabiatuak, gantz gutxiko dietak, dieta idorgarria, eta abar. Era berean, Garbiketa eta Josketa Zerbitzua ere badago etxebizitza batek berez dituen arropa-garbiketa eta konponketarako premia guztiei erantzun ahal izateko.
Egunean zehar, erabiltzaile bakoitzak hainbat ekintzatan parte hartzen du bere ahalmen, aukera eta beharren arabera:
- Medikuntza-arreta, medikuntza-zerbitzu propioarekin edota erreferentziazko komunitatearen osasun-zerbitzuekin.
- Farmakologia-arreta.
- Odontologia-arreta: odontologia-berrikuspenerako zerbitzu bat dago, pertsona erabiltzaileei berrikuspenak egin, jarraipen bat antolatu eta, beharrezkoa denean, tratamendu egokia erabakitzeaz arduratzen dena.
- Familia-laguntza: familien premiei orientabideak, laguntza, euskarri teknikoak eta babesa eskainiz.
- Jarduera terapeutikoak:
- Fisioterapia
- Musika-terapia
- Hidroterapia
- Medikuntza-zainketa
- Zentzuen estimulazioa
- Heziketa-jarduerak eta laguntza psikologikoa
- Jokabide-arazoak
- Komunikaziorako gaitasun funtzionalak
- Norbera zaintzea
- Gizarte Gaitasunak
- Etxeko Gaitasunak
- Laneko edo lanean hasi aurreko jarduerak
- Baliabide Komunitarioak erabiltzea
- Zentroan nahiz komunitatean egindako Kirol Jarduerak:
- Jarduera Fisikoa
- Gimnasia Egokitua
- Igerileku Egokitua
- Aisialdiko eta jolas arloko jarduerak:
- Esku-lanak: buztina, saskiak eta abar.
- Pintura eta sormena
- Ibilaldiak komunitatean
- Txangoak
- Bidaiak eta oporrak
- Kultur jarduerak eta ikuskizunak
- Kirol eta kultur ekitaldiak
- Jai kutsuko jarduerak
Uliazpiren Eguneko Zentroen helburu nagusia banan-banako arreta-zerbitzu bat eskaintzea da, “pertsonaren araberako plangintzan” oinarritua, eta horren bidez bizi-kalitatearen dimentsio ugariak lehenetsi eta zehazten dira bakoitzaren behar eta lehentasunen arabera.
Egunean zehar, erabiltzaile bakoitzak hainbat ekintzatan parte hartzen du bere ahalmen, aukera eta beharren arabera:
Uliazpiren Eguneko Zentroek Jangela Zerbitzua dute, sukaldaritzarako instalazioak bertan dituztela, eta beraz, bertan prestatzen da egunero erabiltzaileentzako janaria, eta halaber, elikadura-laguntzarako zerbitzu bat ere badago, bertako dieta artatuen premietara egokitu ahal izateko: elikagai erdi-solidoak, irabiatuak, gantz gutxiko dietak, dieta idorgarria, eta abar. Halaber, Garbiketa Zerbitzua ere badago, erabiltzaileak zentroan dauden denbora-bitarte horretan sor litezkeen larrialdi zehatzei erantzun ahal izateko. Era berean, Garraio Egokituaren Zerbitzua ere eskaintzen da, familiei laguntza emanez eta eskainiz, behar denean, erabiltzaileak zentrora etorri ahal izan daitezen.
Une honetan hauek egiten dira:
- Jarduera terapeutikoak:
- Fisioterapia
- Musika-terapia
- Hidroterapia
- Medikuntza-zainketa
- Zentzuen estimulazioa
- Heziketa-jarduerak eta laguntza psikologikoa
- Jokabide-arazoak
- Komunikaziorako gaitasun funtzionalak
- Norbera zaintzea
- Gizarte Gaitasunak
- Etxeko Gaitasunak
- Laneko edo lanean hasi aurreko jarduerak
- Baliabide Komunitarioak erabiltzea
- Zentroan nahiz komunitatean egindako Kirol Jarduerak:
- Jarduera Fisikoa
- Gimnasia Egokitua
- Igerileku Egokitua
- Aisialdiko eta jolas arloko jarduerak:
- Esku-lanak: buztina, saskiak eta abar.
- Pintura eta sormena
- Ibilaldiak komunitatean
- Txangoak
- Bidaiak eta oporrak
- Kultur jarduerak eta ikuskizunak
- Kirol eta kultur ekitaldiak
- Jai kutsuko jarduerak
Eguneko Zentroa beste era bateko zerbitzuekin bateragarria da, esate baterako, Atseden Zerbitzuarekin, eta familiek eta erabiltzaileek eduki ditzaketen premia eta eskakizunetara egokitzen da.
Zerbitzu honen bitartez, hain zuzen ere, laguntza eman nahi zaie hainbat arrazoirengatik beren senitartekoa zaindu ezin duten familiei edo etengabeko zaintza-jardueratik atseden hartzeko beharra dutenei. Laguntza horri esker, etxebizitzan aldi baterako egonaldiak egiten dituzte, eta familiek dituzten premien arabera, egonaldi horiek laburragoak edo luzeagoak izan daitezke: asteburua, astebete, hamabostaldia eta abar. Era berean, abuztuan opor-zerbitzu berezi bat erabiltzeko aukera ere badago.
Zerbitzu hori erabil dezakete bai bere familiaren etxebizitzan arreta jasotzen dutenek eta bai Eguneko Arreta Zerbitzua erabiltzen duten pertsonak ere, eta bai lehenak eta bai bigarrenak etxebizitza-zerbitzurako itxarote-zerrendan egon daitezke.
Zentro bakoitzean atseden-plazen kopurua desberdina da, eta horiei esker, Uliazpik familien eskaerari erantzun diezaioke, beharrezkoa den kasuetan.
Zerbitzu honetan artatutako pertsonek, beren premia eta lehentasunen arabera, etxebizitza-zerbitzuan eta eguneko arreta-zerbitzuan antolatutako jardueretan eta dinamikan parte hartu ahal izango dute.
Hiru eratako aldi baterako egonaldiak eskaintzen ditugu:
- Helduentzako aldi baterako egonaldiak Donostia, Fraisoro, Zubieta eta Bergara zentroetan. Zentro horietan plaza bereziren bat edo beste izaten da (1-2, zentroen arabera), eskualde horietan familiaren etxean bizi diren pertsonei egonaldi horiek ahalbidetzeko.
- Ulialdi programa Helduentzako aldi baterako egonaldiak, Ategorrieta Zentroan horretarako bereziki dagoen etxebizitzan. Etxebizitza horretan 6 plaza daude, familiaren etxean bizi diren hainbat mailatako adimen urritasuna duten pertsona helduei zuzenduak. Pertsona hauek Uliazpiko edo adimen urritasunarekin loturiko beste erakunde batzuetako eguneko programetara joan daitezke.
- Adin txikikoentzako aldi baterako egonaldiak Adin txikikoentzako aldi baterako egonaldiak Donostia Zentroan horientzat bereziki dagoen etxebizitzan; egonaldi horiek egiteko plaza bat dago bertan.
Adimen urritasuna duten pertsonen arretarekin zerikusia duten gaien inguruan duen prestakuntza eta esperientzia beste erakunde batzuen eskura jartzen du Uliazpik, bai prestakuntza-jarduera zehatz bat jaso nahi dutenentzat eta bai aipatutako gai horien inguruko aholkularitza tekniko jarraitua jaso nahi dutenentzat ere. Heziketa-ekintza propioak antolatzen ditu edo hezitzaile gisa jarduten du beste erakunde batzuek antolatutakoetan.
Donostia Zentroan ditugu adin txikikoentzako zerbitzuak, eta helduei zuzendutakoetatik bereizitako funtzionamendua dute:
- Etxebizitza Etxebizitza batean harrera egiteko premiak betetzeko xedatua, adimen-urritasuna duten adin txikikoei arreta integrala eskaintzen die, baldin eta beren premiak familia barruan betetzerik ez badute.
- Aldi baterako atseden-egonaldiak Une jakin batean babesik gabeko egoeretan daudenei edo atseden-premia dutenei eskaintzen zaizkie, horien senitartekoei edo tutoreei laguntzeko helburuarekin.
Zerbitzu honek adimen-urritasuna duten pertsonen familiei laguntza, informazio eta heziketa alorreko hainbat prestazio eskaintzen dizkie, horiek dituzten premien arabera:
- Detekzioa eta informazioa: Zerbitzu honen bidez azterketa iraunkor eta jarraitu bat egin nahi da adimen urriko pertsonaren bat duten familien inguruan, hain zuzen ere, zein diren eta zer eratako laguntza-premiak dituzten ezagutzeko. Era horretan, jarduerak koordinatu eta lehenbailehen esku hartu daiteke, familietan egon litezkeen eskakizunei erantzun bat emateko.
- Familiei zuzeneko arreta eskaintzea:
- Informazioa: beren seme-alaba/senitartekoaren inguruko informazioa ematen zaie familiei, baita Uliazpin eta beste erakunde batzuetan erabilgarri dauden zerbitzu, baliabide eta bitartekoen inguruan ere, komunitatean ditugun jarduketa-programak, antolatutako zerbitzuak eta laguntzak hobeto aprobetxatzearren.
- Orientazio pertsonalizatua: familiari laguntza ematen zaio aholku indibidualizatuak eskainiz, dela erabakiak hartzeko, dela gatazkak konpontzeko, eta Uliazpiren baliabide propioak edo ingurunekoak mugiarazten dira, urritasuna duen senitartekoari arreta egiteko beharrezkoak diren laguntzak planifikatzeko prozesuan.
- Heziketa: hitzaldi eta heziketa-saioen bitartez heziketa eskaintzen da, Uliazpiko profesionalen edo adimen-urritasunaren alorrean dihardutenen partetik. Hainbat gai lantzen dira: jokabide-arazoei nola aurre egin, osasun-ohiturak, adimen-urritasuna eta buru-osasuna, epilepsia eta abar; eta gai horiek guztiak familiekin urtero egiten diren heziketa-bileretan aztertzen dira.
- Laguntza pertsonala eta emozionala: familiako kide desberdinei modu formal eta informal batez eskaintzen zaie, maila pertsonalean eta emozionalean.
- Atsedena: aldi baterako laguntza eskaintzen zaio familiari, adimen-urritasuna eta laguntza-premia orokorrak dituen pertsonari arreta egin ahal izateko, familia-bizitza eta gizarte-bizitza asegarri bat garatzeko aukera eskainiz. Atseden hauen bidez familien premia eta eskakizunei erantzun nahi zaie, pertsona bakoitzaren araberako zerbitzua eta guztiz pertsonalizatua diseinatuz.
- Ingurunearekin edo komunitatearekin harremanetan jartzea:
- Komunitateko baliabideekin koordinatzea: familiak komunitatean ditugun baliabideekin harremanetan jarriz, hain zuzen, baliagarriak izan daitezkeelako urritasuna duen senitartekoari arreta egiteko dituzten premia eta eskakizunetarako.
- Sareko lana: familiei laguntzeko estrategiak eta ekintzak beste erakunde (publiko edo pribatu) batzuekin koordinatuz eta planifikatuz.
- Jarraipena: prozesu horretan familiei jarraipena eginez, laguntza hori eskaini ala ez.